Lizarrako HERRI IHAUTERIAK

IHAUTERIAK 2013Urtero bezala, Otsailarekin batera herri Ihauteriak iristen dira. Aurten, Lizarrako herri ihauteriaren data oso goiz tokatu zaigu, hain zuzen ere hurrengo larunbatean Otsailak 2. Ihauteri komisioan gauden kolektiboak egitarau oparoa eta polita antolatu dugu baina zuen partehartzea beharrezkoa da egun borobila ateratzeko, beraz mozorroak prestatzen hasi ihauteri egunean kalera ateratzeko.
EGITARAUA:
Goizeko 10:00etan Lizarrako Pinupe Gaztetxean ikazkinen kontzentrazioa eta kaldikoarekin hasiko da eguna. Pinupe gaztetxetik 11:00k aldera Lizarrako kaleetatik puska hasiko dugu. Aldi berean 11:30etan foru enparantzan txikien kalejira hasiko da.
13:30etan puskan hartutakoarekin Foru enparantzan luntx-a prestatuko dugu txiki, gazte eta helduentzat.
14:30 aldiz, peñagudan herri bazkaria izango dugu, urtero bezala, babarrun plater handia eta goxoa. Gogoratu tiketa beharrezkoa dela bazkariarentzako.
17:00etan Ametsa tabernara igoko gara aldabikaren bila. Ametsa tabernan, askaria izango dugu eta estaria berotzen hasiko gara.
19:30etan La Botan mozorroen kontzentrazioa izanen da eta 20:30etan La Botatik kalejira hasiko da. Ondoren luntx-a eta musika izango dugu gaua alaitzeko.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

Deja un comentario

Web construida con WordPress.com.

Subir ↑