Urt.25 Azken Ostirala «Presoak Kalera!!!»

azken-ostirala-u25-MUTUAEuskal presoen eskubideen aldeko ekimenek ez dute etenik. Horiek horrela, iragan den urtarrilaren 12ko mobilizazio erraldoi eta historikoaren ondoren, Herrira mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu urtarrilaren 25an hileko Azken Ostiralaren baitan.

Herriraren aburuz, Bilboko karriketan bildutako jatorri eta sentsibilitate ezberdineko pertsona, sektore eta eragileek transmititutako «ilusioa eta energia» bizitza soziala dagoen esparru guztietara «hedatzeko unea da». Horretarako, «ezinbestekoa da herriz herri, auzoz auzo eta hiriburuetan dinamika integratzaile eta efektiboak erdiestea presoen eskubideak, konponbidea eta bakea bultzatzeko», dio Herrirak.

Bilboko mobilizazioan euskal geografia osoko lagunek parte hartu zuten, eta Herriraren ustez «orain garaia da herriz herri sektore eta pertsonen aktibazioa abiaraztea eta indartzea». Izan ere, urtarrilaren 12ko mobilizazio historikoak «utzitako arrastoak» orain herri, auzo eta hirietan «izan behar du segida».

Deja un comentario

Web construida con WordPress.com.

Subir ↑