Guardia Zibilari euskaraz hitz egiteagatik Lizarrako gazte bat epaitu dute

epaiketa_lizarraEkhiotz Prieto Lizarrako gazteak epaiketa izan du Iruñeko Zigor Arloko lehen epaitegian. 2012 martxoan Guardia Zibilari euskaraz hitz egiteagatik autoritateari erresistentzia larria eta desobedientzia egozten zitzaion hasieran, sei hilabeteko espetxe zigorra eskatuz gaztearentzat. Epaiketaren amaieran, ordea, fiskalak ondorioztatu du epaitutako gertaerak ez direla delitu, hutsegite baizik. Epaiaren zain dago orain Prieto, baina Arantza Izurdiaga abokatuak baikor hartu du fiskalaren jarrera.

Lizarraldeko 20 bat lagun bildu dira epaitegi kanpoan Prietori babesa helarazteko. Saioa bukatzean eta prentsa bertan zegoela aprobetxatuz, ekimen bat egin dute “Muntai polizialik ez! Gazte 1 gehiago ez!” lemapean. Ekimena amaitu eta jendeak alde egin duenean, lau gazte identifikatu ditu polizia foralak, gazteek legez kanpoko elkarretaratze bat egin dutela argudiatuz.

Segi irakurtzen

Ostiralean BiziTokiren aurkezpena (20:00)

bizitoki-kar4Ostiralean Behauze herrian BiziToki proiektua martxan jarri duten hainbat lagun etorriko dira Pinupera. Topagunea izango dugu haiekin aritzeko, eta BiziToki zer den kontatuko digute. Eskola alternatiboa baino, eskolari alternatiba bezala definitzen dute espazioa eta bertan haurren autonomia, elkartasuna, oreka ekologikoa, … dituzte oinarri.

Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu igo ostiralean arratsaldeko 8etan Pinupera!!!!!
_______________________________________________________________

El viernes, vendrán a Pinupe impulsorxs del proyecto BiziToki, para contarnos qué es este espacio. Lo definen más como una alternativa a la escuela que como una escuela alternativa, y tienen principios claros como la autonomía de las criaturas, la solidaridad, sostenibilidad, …

¡¡¡¡¡¡Para saber mas sobre este proyecto anímate el viernes a las 20h. a Pinupe!!!!!

Manifestazioa «Utzi bakean grebalariak»

P1020906Gaur goizean, Lizarrako udaletxean bertan, azken grebeetan inputatutako gazteak prentsaurrekoa egin dute Martxoak 2an Lizarrako kaleetatik egingo den manifestaziora deia eginez. Prentsaurrekoan manifestu bat irakurri dute non alde batetik, grebalarien kontrako errepresioa amaitzea eskatu dute, eta bestetik, inputatuei kargu guztiak kentzea eta elkartasuna adierazi.
Manifestazioa arratsaldeko 18:30etan Udaletxetik hasiko da, Lizarrako kale nagusietatik pasatuz.

MANIFESTUA

Lizarrako gazte bat epaituko dute «euskaraz hitz egiteagatik» goardia zibilaren aurrean

P1020434Gertaerak 2012 martxoaren 26an eman ziren Lizarrako Alde Zaharrean. Goardia Zibilaren kotxe bat geldirik zegoen Katxetas jatetxe ondoko plazatxoan. 7 gazte identifikatzen eta arakatzen ari ziren goardia zibilak.
Epaituko duten gaztea lekura iritsi zen eta lagun bati euskaraz galdetu zion: “zer gertatzen da? zergatik zaituztete horrela?”.
Goardia bat euskara entzutean amorru biziz gazteari begiratu eta harengana bideratu zen. Modu oldarkorrean “pero tú qué le has dicho, ¡tradúcemelo!”, gazteak erantzun, “tranquilo, solamente le preguntaba a ver qué pasaba”, eta Guardiak aurpegiratu “¡que no, que traduzcas!” eta segidan “¡identifícate!”.
“Asaldatua, erasotua, urduri, oihuka… nik uste euskara entzutean, gazte bat ikustean berez momentu horretan zeukan urduritasuna-haserrea piztu zitzaiola”, esaten du Lizarrako gazteak.

gehio irakurri

2013-ko Ekozinemaldia

ekozinemaldia2013Igande honetatik hasita (Ots. 24), eta hurruengoa bitartean (Mar.3) Ekologistak martxan-ek antolatuta beste hainbeste talde eta erakundeen laguntzaz 13 herri eta hirietan Ekozinemaldia prestatu dugu.
Lizarran, Ekologistak martxan-ek, Lizarrako Gazte Asanblada eta Begibistaren laguntzarekin hiru dokumental aukeratu ditugu munduko Zor ekologikoari buruzko filmak bai pinupe gaztetxean baiata peña la botan proiektatzeko.
Lehenengo filma Igande honetan (Ots. 24) arratsaldeko 20:00etan Pinupe gaztetxean izango da. honen izenburua «Belo monte, anuncio de una guerra» da. Bigarren filma, hurrengo asteazkenean (Ots.27) arratsaldaldeko 20:00etan la Bota peñan izango da. Kasu honetan, bi filma egonen dira eta euskaraz izango dira. filmen izenburua (Berandu baino lehen) eta (E.H ezkutuko zorra) dira.
Ekozinemaldiarekin amaitzeko, (Martxoak 3an) arratsaldeko 20:00etan Pinupe Gaztetxean «Somalia toxica» filma ikusiko dugu.
SINOPSIS

Bakarrizketa «Euskalduna naiz eta arraro nago»

ENAN_bakarrizketa_LizarraOtsailak 22an, ostirala arratsaldeko 20:00etan Korrika kulturalaren baitan eta Lizarrako Gazte Asanbladak antolatuta «Euskalduna naiz eta arraro nago» bakarrizketa saioa izango dugu. Barry Manley “Barry Barrez” eta Aitor Txarterina “Baltziskueta” hiruna bakarrizketa saio eskaintzen dizkigute Euskal Herrian Euskarazen eskutik. Umorea oinarri, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen gainean arituko dira bi antzezleak. Horretarako, Euskaraz Bizitzearen esperientzia kontatzen dute bi umoregileek ordu beteko saio honetan.
Saioaren ondoren, askaritxoa izango dugu pinupe gaztetxean bakarrizketa ikustera etorri diren guztientzako.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

Manifestazioa Lizarran bizi eta lan

emplegua defendatuLarunbata honetan, Otsailak 16 arratsaldeko 18:00etan Lizarrako udaletxetik abiatuko da LAB sindikatua eta Lizarraldean itxi diren enpresak deitutako manifestazioa. Lizarraldean asko dira itxi edo jendea kaleratu duten enpresak krisia hasi zenetik (Bordonabe, ferralla gaston, agni-bsh, hotel irache, escuela infantil Lizarra, Taicolor, corres, egatex, sintal, ega pan, salvat, graficas Lizarra, nicoplasts…) iada 5000 pertsona langabezian daude, eta beti gertatzen den bezala, gazteok eta emakumeok gara kalteatuenak.
Gure ordua heldu da, Gazteok Lizarran bizi eta lan egin nahi dugulako Larunbatean atera kalera eta enplegua defendatu.
BORROKA GARAIA DA!!!

18.Korrika Aurkezpena «Lizarran»

Sin título-1
Hurrengo larunbatean Otsailak 16, gaueko 20:00etan Basaula elkartean Lizarrako AEK-k Korrika 18ren aurkezpena egingo du. Lizarraldean egingo den Korrika kulturalaren programazioa aurkeztuko da eta aldi berean, Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu, EMAN EUSKARA ELKARRI lemapean.
Lizarraldetik bi alditan pasako da Korrika, Lehenengo aldian, Martxoak 15 Ostiralean izango da. Korrikak Irurzutik sartuko da eta Lorkaraino joango da, Lizarratik gaueko 22:40etan gutxi gora behera pasako da.
Bigarrenean aldiz, Urantziatik Kanpezura (Muga arte) joango da.
TIPI,TAPA… TIPI,TAPA… KORRIKA!!!

KORRIKA KULTURALA LIZARRALDEAN

Torturaren aurkako Eguna OTS.13

tort1Hurrengo Asteazkena Otsailak 13, Torturaren aurkako eguna dela eta, Lizarrako foru enparantzan arratsaldeko 19:30etan elkarretaratzea antolatu da.
32 urte pasa dira jada, Polizia Espainola Joxe agirre atxilotu, torturatu eta erahil zutenetik, eta oraindik ez dugu lakra honekin amaitu. Azken urte hauetan oso gogorra izan da Gazte askori gertatu zaiona. Atxilotuak eta bahituak izan ziren lehenengo, inkomikatuak eta torturatuak ondoren, eta amaitzeko Polizia, gazteak autoinkulpatzeko edota beste edonori inkulpatzea behartu zituen, gero kartzelan sartzeko.
Ordua da jada torturarekin amaitzeko, errudunak bilatzeko eta gazteria libre eta legala izateko.
ESTATU ESPAINOLA ESTATU TERRORISTA!!!

Web construida con WordPress.com.

Subir ↑