Agate Deunaren Bezpera Lizarran

Ostiral honetan, otsailak 3, Agate Deunaren bezpera ospatuko da Euskal Herriko eta munduko txoko askotan. Gurean, Lizarran, kalez kale ohiko koplak kantatuz egingo dugu besta txistulariak eta trikitilariak lagun. Arratsaldeko 20:00etan dugu hitzordua Kale Nagusiko 40an, Euskaltegian. Bertan hasiko dugu ibilbidea txokolate beroak lagunduta. Aurten kantu-ibilbidea bukatu eta gero trikipoteoa eginen dugu ostirala dela aprobetxatuz.

EGITARAUA:

-Eztarria berotzeko, iluntzeko 20:00etan txokolate beroa euskaltegian (Kale Nagusian).

-20:30 aldera, kalez kale kantatzeari ekinen diogu, txistulariak eta trikitilariak lagun.

-Ibilbidea Gure Hizkuntza elkartean bukatuko da eta han txistorra eta ardoa hartuko ditugu.

-Aurten ortziralean egokitu denez Agate Deuna Bezpera, Gure Hizkuntzan askaldu eta gero trikipoteoa eginen dugu alde zaharrean barna.
ANIMATU KOPLAK KANTATZERA!!!

-AGATE DEUNA

Zorion etxe hontako denoi
agur egitera gatoz ____
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz. ____
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz, ____
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dugu gogoz.

Agate Deuna bezpera dugu
Euskal Herriko eguna ____
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna. ____
Deuna maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna, ____
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
____ ____ ____ eup!

-EGUN DA SANTI MAMIÑA

Egun da Santi Mamiña
benetan egun samina.
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima.

Esaten dizut egia
hau ez da usategia;
Erroi artean izan nintzaden
benetan ausartegia.

Egun da Santi ………

Errekaldean Lizarra
hari begira izarra;
Euskara salbu ikusi arte
ez dut moztuko bizarra.

Egun da Santi ………

Kantatu zuen oilarrak,
argitzen dira belarrak;
Ageda gure martiriari
moztu zizkioten bularrak.

Egun da Santi ………

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Web construida con WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: