Azken atxiloketak salatu dituzte Lizarran

kontzentraIrailaren 28an goizaldera Espainiako Polizia Nazionalak Askapenaren aurka burututako sarekadaren harira, Askapena Euskal Herriko Eragile Internazionalistatik honako hau jakinarazi nahi dizuegu:

1-Lehenik eta behin gure elkartasuna adierazi nahi diegu atxilotutakoei eta euren senitartekoei. Aldi berean, gure kezka adierazten dugu inkomunikazioan jaso dezaketen tratuagatik.

2-Espainiar estatuko aparatu errepresiboek 7 militante internazionalista bahitu dituztela irmoki salatu nahi dugu. Operazio hau herrien arteko elkartasuna kriminalizatzeko erasoa dela nabarmendu nahi dugu: azken urteotan, espainiar estatu inperialistaren zerbitzura dauden komunikabideek Askapena jo mugan jarriz lehenik, eta atxiloketen bidez orain.

3- Operazio hau Euskal Herriak egun bizi duen prozesu honen aurkako beste eraso bat baino ez da. Estatu espainiarrak irtenbide politiko eta demokratiko bat eskaini ordez, errepresioaren neurriak baino ez ditu ezagutzen, eta ireki den bidea zapuzteko ahaleginetan dabil. Zentzu honetan, Euskal Herrian konponbide demokratiko bat lortzeko areagotu den nazioarteko eragileen inpilikazioa eta elkartasuna arazo bilakatu zaie eta eten egin nahi dute.

4- Euskal Herriari dei egiten diogu atxilotuei eta Askapenari elkartasuna adierazteko eta golpe errepresibo honen aurkako mobilizazioetan parte hartzeko.

5- Munduko herri borrokalariei zein Euskal Herriaren Lagunei ere deia luzatzen diegu Estatu espainiarraren izaera totalitarioa salatzeko eta Euskal Herriarekiko, eta zehazki Askapenarekiko, elkartasuna adierazteko, herri honen eskubideak errespetatuak izan daitezen.

Atxilotuak askatu!
Gora Euskal Herria internazionalista!
Hamaika herri, borroka bakarra!
Herriok independentzia!

INFO+: ASKAPENA

____________________________________________________________

-Denunciamos enérgicamente la detención de estos siete militantes internacionalistas. Enmarcamos esta operación en una campaña de criminalización de la solidaridad entre los pueblos que comenzó años atrás

-Conocemos el trabajo abierto y público de solidaridad internacionalista que realiza Askapena y rechazamos las acusaciones contra este colectivo. Trasladamos nuestra solidaridad a las personas detenidas, a sus familiares y amigos.

-Consideramos que esta operación es también un ataque contra el proceso que diversos sectores han puesto en marcha en Euskal Herria.

-Llamamos a todos los colectivos y personas internacionalistas y solidarias de Euskal Herria para que se solidaricen con las personas detenidas y con Askapena y para que tomen parte en las acciones de protesta.

¡El internacionalismo no es delito!

Atxilotuak askatu!

Deja un comentario

Web construida con WordPress.com.

Subir ↑