Pinupe Gaztetxearen Urteurrena (Irailak30/urriak15)

pasadan ostegunean Lizarrako Gazte Asanbladak prentsaurreko bat egin genuen pinupe gaztetxearen 9.urteurrenaren egitaraua eta gure lanaren berri egiteko.

txupinazo, musika, dantza, txistorrada, ardoa eta Mañeruko antzezlariekin hasi zen ostiralean pinupe gaztetxearen urteurrena. Larunbatean berriz, auzolanez, Pinuperi ate berri bat eta lorategia oparitu genion. Igande arratsaldean txalaparta tallerra egin zen eta 21:00etan «El corazon del tiempo» pelikula ikusi genuen.

Gaurtik aurrera, sekulako ekintzak ditugu gaztetxean.


Urriak 3-4, astelehena eta asteartea:
17:00tatik aurrera Mus-Poker-Trinkete-Futbolin txapelketak

Urriak 5, asteazkena:
16:00tan Kafea eta gero Serigrafia tailerra

Urriak 6, osteguna
19:00tan Salaketaren eskutik: “La cárcel que nos llega” fantzinearen aurkezpena, olerkiak gartzeletatik

Urriak 7, ostirala
17:00tatik aurrera Tortila txapelketa
Ondoren “Haragizkoa” (Musika-Hitzak-Irudia espektakulua)

Urriak 8, larunbata
Goizean haurrentzako jokuak Foru Enparantzan
14:30tan Bazkaria eta gero dantzaldia + Mus txapelketaren finala
18:00tan Kalejira animatua
22:00tan Kontzertuak gaztetxean: Inoren Ino Ni + Willis Drummond + Estado de Shok + Rage Haine + Zaplastako + Bergarako Punk Taldea

Urriak 10, astelehena
19:00tan Elikadura Subirautza (Ekologistak martxan)

Urriak 11, asteartea
19:00tan Mendizale taldearen aurkezpena eta argazki erakustaldia

Urriak 12, asteazkena
19:00tan Egin Dezagun Bidea

Urriak 13, osteguna
AEKko ikasleak gaztetxean

Urriak 14, ostirala
19:00tan Kontzentra Baja Navarra kalean (“Gazte presoak Etxera”)
20:00tan Askari vegeta + Kantantourea + DJ

Urriak 15, larunbata
Goizean 10:00etan A POR LEÑA
16:00-02:00tara Tekno Gazte
Egunero argazki erakusketa gaztetxean eta igandero zine txiroa (20:30tan).

15 urte zirikatzen eta geratzen direnak!

Deja un comentario

Web construida con WordPress.com.

Subir ↑