Lizarrako ihauteriak 2011

IHAUTERIAKGaurtik hasita eta Martxoak 5 bitartean, Lizarrako inauteri batzordeak hainbat ekintzak antolatu ditu Inauteriak Lizarrara iristear direla jakinarazteko. Baztordea osatzen duten kolektiboak (LI.G.A. AEK, la bota, peñaguda eta asdrubale elkarteak, la bota peña, dantzariak, gaiteroak…) ihauteri herrikoiak eta parte hartzaileak beti danik errebindikatu ditu, horrexegatik gaur antolatutako hitzaldia “Inauteriak Euskal Herrian: ospakizun zahar, tradizio berriak” gure ohituren inguruan apurtxo bat gehiago ikasteko aukera polita da. Aitzpea Leizaola Antropogolo eta EHUko irakasleak eskainia historian zehar ihauteriak izan duten bilakaera, mozorro eta erritualen esanahiak, festa beraren funtzio soziala zein pairatu dituzten debeku eta trabak aipagai izango ditugu oraingoan. hitzaldia la bota elkartean 19:30tan izango da.
Larunbatean otsailak 19, kaldereroei iritsiko zaie turnoa. kladereroen kalejira 18:00etan hasiko da eta 20:30 asdrubal elkartean luntxarekin amaituko da.
Otsailak 26an larunbata berriz, lizarrako ihauteri egun handia ospatuko da. Ikazkinak inguruetako mendietatik Lizarrara jeitsiko dira lizarra errautsaz zikinduz. egun hontan kriston egutegia daukagu.
Maiatzak 5 larunbata ordea, Gaztetxean mozorro festa izango da.
GORA INAUTERI HERRIKOAIK!!!!
EGITARAUA:
– OTSAILAK 16 ASTEAZKENA
«HITZALDIA» 19:30

– OTSAILAK 19 LARUNBATA
«KALDEREROEN GAUA»

– OTSAILAK 26 LARUNBATA
«IHAUTERI HERRIKOIAK»
( puska bilketa, hamaiketako, kalejira txiki, bazkaria, aldabika hartu, kalejira, kontzertua, musika eta giro ezin hobea)

– MARTXOAK 5 LARUNBATA
«BARIOPINTO»

Web construida con WordPress.com.

Subir ↑