Zine Txiroa Gaztetxean (Otsailak/Febrero)

zine txiroa (ots.)Igandero bezala eta hilabetero bezalaze, zine txiroa aurrera jarrai egiten du. hilabete honetan 3 dokumental izango ditugu ikusgai. Igande honetan bertan, otsailak 13, 19:30 69 UNGDOMSHUSET dokumentala ikusiko dugu. dokumental honek etxe okupatu baten historia kontatzen digu. hurrengo igandean, ekozinemaldiako dokumentala ikusiko dugu. AKWA LIWEN du izena eta esan dugun bezala ekologistak martxak antolatu duten ekozinemaldiaren baitan kokatzen da. Otsailkak 27an berriz SAGARRAREN DENBORA dokumentala izango dugu. dokumental honek errefuxiatuek eta beren familiak nola sufritzen duten kontatzen digu.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!
_____________________________________________________
Como cada Domingo y mes el cine pobre sigue su curso. este mes de Febrero tenemos 3 documentales con los que aprenderemos, sufriremos y denunciaremos situaciones inadmisibles. Este domingo 13 de febrero a las 19:30 el documental elegido se titula 69 UNGDOMSHUSET, la historia de una casa ocupada. el proximo domingo 20 de febrero y enmarcado en el ekozinemaldi que organiza ekologistak martxan, AKWA LIWEN es el titulo de el documental. y para el ultimo domingo 27 de este mes, SAGARRAREN DENBORA es el documental elegido. Este documental refleja el sufrimiento de los refugiad@s vasc@s y sus familiares.
ANIMATE Y PARTICIPA!!!

Torturaren aurkako eguna (Ots. 13)

Patxi Arratibelek aztnugaL idatzi zuen urte honetako urtarrilaren erdialdean Guardia Zibilaren eskuetan zela burutu zuen poliziaren aurreko deklarazioan. Laguntza eskatu zuen, torturaren infernutik ateratzeko. Urteen joan etorrian torturaren infernuak presente egoten jarraitzen baitu Euskal Herrian. Hilabeteen joan etorrian tortura salaketak pilatuz baitoaz epaitegietako artxiboetan. Tortura sistematikoa dela esaten dugu, eta atzean utzi dugun urtea da esaten dugunaren adibide argia. 2010. urtean 63 euskal herritar torturatu dituzte Ertzainek, Guardia Zibilek eta Espainiako Poliziek.
Azken hilabeteotan mobilizazio eta ekimen ugari burutu dira torturaren aurka Euskal Herrian. Baina argi dago egindakoa ez dela nahikoa izan. Tortura salaketak bata bestearen atzetik datoz
komisarietatik eta Espainiako Entzutegi Nazionaletik. Beraz, argi dago, torturaren aurkako lana biderkatzea dagokigula oraindik.
Otsailak 13an 30 urte beteko dira Joxe Arregi hil arte torturatu zutenetik. Egun honetan gogoan izango ditugu Joxe Arregi eta torturak hil dituen beste hamabi euskal herritarrak. Egun horretan torturaren aurkako mezua berriz kalera aterako dugu.

Dei egiten dizuegu beraz, data horren bueltan Lizarran, 13:00 baja nabarran burutuko den mobilizazioan parte hartzeko.

<img id="image602369" alt="TORTURARIK EZ" src="https://lizarrakogaztetxea.wordpress.com/wp-content/uploads/2011/09/pankartak2.jpg&quot; align="left" /

Web construida con WordPress.com.

Subir ↑