Lizarratik ere deia, OKUPAZIO AURRERA!! U28an Bilbora!
Bilboko okupazio mugimenduaren oharra:
Urteak dira autogestioa eta okupazioa tresnatzat hartuta bizi eredu ezberdin bat eraikitzeko lanean gaudela. Kapitalismo basatiaren indibidualismoaren aurrean, era kolektiboan, elkarlanez, Bilbo, Euskal Herri eta mundu ezberdin bat sortzeari ekin diogu.
Gaztetxeak dira, gaur egun, bizi eredu alternatibo horren adibiderik garbiena, auzoz auzo, herriz herri, kolorez betetako zirrikituak, ametsak egi bihurtzeko esparruak. Hamaika pertsona ezberdinen borondate eta lanari esker, gizarte kutsatu honi bizitza ematen diogu, zuri beltza koloreztatzen dugu.