ERNAI Gazte Antolakundea

logoa3ERNAI/ ANTOLAKUNTZAZ: INDEPENDENTZIA, SOZIALISMOA, FEMINISMOA
Ernai Ezker Abertzalearen baitan kokatzen den Euska Herriko gazte antolakunde independentista, sozialista, feminista eta iraultzailea da.

Sorrera
2013ko matxoaren 2an egin genuen I. Kongresua Lizarran (Nafarroa), sei hilabeteko prozesu eratzailearen ostean. Herriz herri garatutako eztabaida prozesuan Ernairen helburuak, estrategia, lan ildoak eta funtzionamendua zehaztu genituen, egoeraren azterketa, ziklo politikoaren irakurketa eta Gazte Estrategiaren definizioa osatuz.

Helburuak eta jarduna
Ernai Euskal Estatu Sozialista eta Feminista borrokatzeko tresna gisa kokatzen dugu. Gazteon ekarpena zentzu honetan Gazte Herriaren eraikuntza izango da, gazteria aske eta burujabe baten alde lan egin eta sozialismoa nahiz feminismoa etengabe borrokatuz.

Bide honetan gure jarduna gazte problematikaren lanketan, alternatiben eraikuntzan eta nazioaren eraikuntzan oinarrituko da. Gainera, indar berezia egingo da barne zein kanpo formazioan.

izarraErnaien oinarria herrietan ezarri dugu, bere egituraketa guztia herrien mesedetara eraikiz. Hau hala izanik, antolakuntza ereduan garrantzi berezia dute eskualdeek, herrien arteko harremana sustatu eta borroka komunak koordinatuz. Ernairen baitan Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteak biltzen dira, prespektiba eta estrategia nazioanala izan arren. Horrez gain, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Lapurdiko gazteekin harreman iraunkor eta zuzena dugu.

Lan ildo nagusia
Ernairen lan ildo nagusia bizi eredu berrien eraikuntzan oinarrituko da, besteak beste, sozioekonomia, aisialdia, euskara, hezkuntza formala, ekologismoa, feminismoa, internazionalismoa eta formazioa landuz. Horiez gain, eta ildo taktiko gisa, Euskal Herriak urte luzeetan bizi duen gatazka politikoa gainditze bidean Ernaik pausuak emateko konpromiso irmoa du; lehen geltoki gisa Marko Demokratikoa ezarriz.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: