Gazte Burutakzio topaketen aurkezpena Lizarran

Apirilaren 17,18,19 eta 20 egunetan, Euskal Herriko Ernai eta Aitzina gazte erakundeok topaketa batzuk antolatzen ari dira…

Burutakzio_sarerakoApirilaren 17,18,19 eta 20 egunetan, Euskal Herriko Ernai eta Aitzina gazte erakundeok topaketa batzuk antolatzen ari dira.
Gazteok gure egunerokotasunean gu geu izateko aukera nola ukatzen zaigun ikusten dugu, gazte, aske eta burujabe izateko aukera, eta zapalkuntza horren aurrean ezinbestekoa zaigu ahalduntzea. Helburu horiei begira prestatu ditugu Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak apirilaren 17tik 20ra bitarte egingo diren topaketak. topaketa hauen mamia laburbiltzen duen galdera, izan ere, borroka praktiken inguruko formazio teoriko zein praktikoa jasotzeko aukera izango dugu hiru egunetan zehar tailer desberdinen bitartez: Komunikazio gerrilla, desobedientzia, sormena, desnormalizazioa, kanpo proiekzioa eta taldearen mikropolitika. Baina dena ez da eztabaida eta formakuntza izango eta horregatik gazte burutakzion eskaintza kultural zabala egoteko apustua ere egin dugu. Beraz, esan dezakegu herritik herriarentzat eta gazteok gazteontzat sortutako ekimena izango dela osotasunean; bai eskaintza kulturalari dagokionean eta baita lan saioei dagokionean ere. Elkar ezagutzeko aukera izango da baita eta beste mota batzuetako ekimenak (kontzertuak, antzerkia, kalejira, bertsolariak, argazki erakusketa etab.).

Lizarran, Burutakzio topaketaren aurkezpena, ostiral honetan (apirilak 4) 18:00etan Lizarrako Herri Tabernan egingo dugu. Hurbildu zaitez eta animatu.

 

Info+: http://www.burutakzio.cc

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: