Bihar ikasleek greba egun batekin LOMCEren aurka azalduko dira

Azken aldian Hezkuntza Sistema publikoak pairatu dituen “erasoak” salatzeko…1534330_1386578138286602_1760958982_nAzken aldian Hezkuntza Sistema publikoak pairatu dituen “erasoak” salatzeko, greba eguna deitu du ikasle mugimenduak. Murrizketa ekonomikoak eta Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak aurrera daraman LOMCE hezkuntza erreforma dira ikasleek kalera ateratzeko dituzten kexka nagusiak. “Erreforma honek, azken batean sistemaren beharretara hezituriko lan esku merkea izango diren ikasleak hezitzea du helburu, ondorio zuzenen artean esanguratsuenak hauek direlarik: Curriculumaren zentralizazio handiagoa, hezkuntza atal bakoitzaren bukaeran errebalida froga eta eduki instrumentalen indartzea”, salatu du Ikasle Abertzaleak.

Gainera, Nafarroan, UPNren gobernuak, abendutik hona D ereduaren aurkako hainbat episodio protagonizatu ditu. “Testuliburuen aurka, irakasleen aurka eta PAI eredua bera D ereduaren aurkako tresna bezala erabiltzea ere azaleratu zuen Barcina andereak”, gogoratu du IAk. Fernandez Diaz barne ministroak Ikasle Abertzaleak sindikatuari Ezker abertzalearen eta ETA erakundearen hezkuntza tresna izatea leporatu zien.

Guzti honen aurrean, Euskal Eskola Nazionala eraikitze bidearen baitan, “ikasleria alternatibak eraikitzeko unean dagoela” uste du Ikasle Abertzaleak.

MOBILIZAZIOAK LIZARRAN:

10:00 KONTZENTRAZIOA (Lizarra Ikastola)
12:00 Manifestazioa

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: