Hemen dauzkagu aurtengo ihauterietako argazki batzuk. Herri ihauterietako argazkiak eta ihauteri anitzetako argazkiak, hain zuzen ere.
2012ko Ekozinemaldia
Beste urte bat, beste EkoZinemaldi bat. Seigarrena. Hasi ginenean, ez genuen espero horrenbeste iraungo zuenik, baina bistakoa da egoera larriagoa bihurtu dela, beraz, hemendik aurrera, horrelako guneak eta egitasmoak ezinbestekoak izango dira gertatzen dena ezagutzeko. Eta gertatzen dena inoiz baino larriagoa da, krisialdi deritzon honek hemen jarraituko duelako, ereduaren porrota baita. Ez da soilik krisialdi ekonomikoa, baizik eta baliabideena ere bai. Baliabide asko murrizketen eremuan sartu dira: petrolioa, gasa, uranioa, kobrea, burdina, urrea eta abar.. Edonon, baliabide gehiago eta zailenak eskuratzeko proposamen desberdinak ikusten ari gara.. Inoiz ez dute kontuan hartu baliabide hauek ustiatzeak eragin zitzakeen kalteak, hortaz, orain are gutxiago. Gauza bera jendarteari dagokionez, baliabide horiek lapurtzen baitizkiote, edo ustiarazi edo ingurumena hondatu.
EGITARAUA:
OTSAILAK 26 IGANDEA: «Amanece Dignidad« 19:30ean Pinupe Gaztetxean
OTSAILAK 28 ASTEARTEA: «Sweet Crude« 19:00etan Liburutegian
MARTXOAK 1 OSTEGUNA: «Guardianes del agua« 19:00etan La botan
MARTXOAK 4 IGANDEA: «Otro mundo es posible + La MAT« 19:30ean Pinupe Gaztetxean
Hitzaldia: Drogen kontsumoa
pasadan asteko sexologia hitzaldiaren ondoren, aste honetan, droga gaiari heldu zaio txanda. Ostegun honetan, otsailak 23, izanda, arratsaldeko 19:00tan, Hegoak kolektiboko boluntarioak Pinupe gaztetxera urbilduko dira drogen kontsumoaz informatzeko eta elkar eztabaidatzeko. Hitzaldian jokuen bidez drogak dituen arriskuak eta plazerrak aztertuko ditugu, sustantzia batzuen informazioa sakona azaldu, arriskuak murrizteko eredu eta pautak eman, legearekin zerikusia duen guztia argitu…
animatu eta parte hartu!!!
Ihauterietan «La Batalla Continua»
Aurtengo ihauteri anitzaren egunean Lizarrako Gazte Asanblada eta alde zaharreko tabernak, 1512. urtera bueltatuko gara. Gaztelako tropek armen bidez Nafarroa kokistatu zuten urtera.
Arratsaldeko 17:00etan Pinupe gaztetxean garai hartako arropa jartzeko eta kalegiras foru enparantzara urbiltzeko gelditu dugu . foru enparantzan berriz, Nafartarren eta Gaztelako tropen arteko guda txikia egingo dugu. 500 urte eta gero, nork irabaziko du? Guda ondoren, kalegiraz alde zaharreko taberneetara joango gara giroa sortzeko eta 20:30k aldera Pinupe Gaztetxean garai hartako afaria eta giro apartarekin eguna amaituko dugu.
animatu eta mozorratu zaitez!!!
DEUSEZTATU EZIN IZAN DUTEN OROIMENA…
NAFARROA BIZIRIK!!!
Euskal Herriko Torturaren Aurkako Eguna (Ots.13)
Torturaren Aurkako Eguna da otsailaren 13a. 1981eko otsailaren 13a gogoratzeko eta ordukoa berriro gerta ez dadin aldarrikatzeko eguna. Datorren asteko astelehenean 31 urte beteko dira egun hartatik, baina tortura ez dela amaitu ohartarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Arregiz gain, beste hamabi euskal herritar hil dira torturaren eraginez. Euskal Memoria fundazioak jasotako datuen arabera, azken 50 urteetan 10.000 euskal herritar baino gehiago torturatu dituzte.
Torturaren Aurkako Egunaren harira Lizarran Gaur, Ostirala 10, Baxa Nafarroan presoen kontzentrazioaren ondoren, 20:00tan hain zuzen ere, kontzentrazioa antolatu diela jakinarazi nahi dugu, eta horietan parte hartzeko eskatu.
ALBOAN DUZUE TORTURAREN AURKAKO TXOSTENA.
Lizarrako Herri Ihauteriak
Azkenean eta urtero bezala, Lizarrako Ihauteriak ailegatu dira. gaurtik hasita eta Otsailak 18 arte Lizarra ihauterietan murgituta dago.
EGITARAUA:
KALDERERO GAUA (Ots.4)
18:00-kalejira eta zingaroak
20:30-Luntxa asdrubal elkartean
HERRI IHAUTERIAK (Ots.11)
10:00-Pinupe Gaztetxean bilduko gara mozorrotzeko eta eskean aterako gara
11:30-Kalejira txikientzako foru enparantzan
13:00-Hamaiketako herrikoia foru enparantzan
14:30-Babarrun bazkaria peñagudan
17:30-Ametsa tabernara igo Aldabika hartzeko eta luntx
19:15-Aldabikaren jeitsiera
20:00-Ihauteri kalejira (ikazkinez jantzi) peña la botan
22:30-Afari herrikoia
23:30-Kontzertua «Gardatxos de konketa» La Bota peñan
MOZORRO ANITZEN EGUNA (Ots.18)
Aurten 1512.urtera itzuliko gara eta Pinupe Gaztetxea Amaiur gaztelua izatea lortuko dugu. XVI.mendeko jantziak jarri eta kalera atera. 500 urte eta gero Nafarroa ezin izan dutela konkistatu erakutziko diegu.
Gauean Pinupe Gaztetxean jaia izango da.
Zine txiroa (Otsaila/Febrero)
Otsaila iritsi da, eta urtero bezala zine txiroarekin hasiko gara hilabete honetan ere. otsailan, 4 dokumentala ikusteko aukera izango ditugu. dokumentalak igandeetan arratsaldeko 20:00tan, beti bezala.
lehenengoa igande honetan, otsailak 5, «Errekaldeko Kukutza III Gaztetxearen» dokumentala ikusiko dugu. Dokumentala Kukutza III Gaztetxearen funtzionamendua eta Errekalde auzoarentzat asanblada egiten zituen ekintza kulturalak… azalduko digute.
Otsailak 12an berriz, «IZAN, EGIN ERAGIN» dokumentala eta aurkezpena izango dugu. Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 30 urte bete zituen 2009ko azaroaren 4an. Dokumentalak, sortze garaitik gaurdainoko EHEko hainbat kideren bizipenak eta gogoetak jaso ez ezik, hauetan eta bide horretan bultza egin duten zenbait euskaltzalerenak ere jaso ditu; iragana gogoan hartuz, etorkizuneko erronkak marrazteko.
«MC TXIRRITA BERTSOAREN ETA RAPAREN MAITASUN ISTORIOA» Xabier silveiraren dokumentala, Otsailak 19an ikusteko aukera izango dugu. dokumentala hau, bertsoak eta rap-ak dituzten eta ez dituzten loturen inguruan hitzegingo digute.
Otsailak 26an, Hilabetearekin amaitzeko eta EKOZINEMALDIari hasiera emanez, «KOMUNA EN CONSTRUCCION» dokumentala ikusiko dugu.
Agate Deunaren Bezpera Lizarran
Ostiral honetan, otsailak 3, Agate Deunaren bezpera ospatuko da Euskal Herriko eta munduko txoko askotan. Gurean, Lizarran, kalez kale ohiko koplak kantatuz egingo dugu besta txistulariak eta trikitilariak lagun. Arratsaldeko 20:00etan dugu hitzordua Kale Nagusiko 40an, Euskaltegian. Bertan hasiko dugu ibilbidea txokolate beroak lagunduta. Aurten kantu-ibilbidea bukatu eta gero trikipoteoa eginen dugu ostirala dela aprobetxatuz.
EGITARAUA:
-Eztarria berotzeko, iluntzeko 20:00etan txokolate beroa euskaltegian (Kale Nagusian).
-20:30 aldera, kalez kale kantatzeari ekinen diogu, txistulariak eta trikitilariak lagun.
-Ibilbidea Gure Hizkuntza elkartean bukatuko da eta han txistorra eta ardoa hartuko ditugu.
-Aurten ortziralean egokitu denez Agate Deuna Bezpera, Gure Hizkuntzan askaldu eta gero trikipoteoa eginen dugu alde zaharrean barna.
ANIMATU KOPLAK KANTATZERA!!!