Lizarrako inauteri herrikoiak

OTSAILAK 6 LARUNBATA

Herri Inauterien larunbata

Nafarron ondare kulturalean sustraituen dauden Inauterietako agerpenei eskainitako eguna da Herri Inauterien larunbata. Zintzarrien, eskilen eta kaskabiloen eromena da. Belztutako aurpegien, erritu-mozorroen, zirikatzen eta ikara sortzen duten irudi beldurgarrien gaua da; kolore bizien eta dantza alaien gaua, gure Aldabika erreko den gaua.


Eguna hirian barna eginen den kuestazioarekin hasiko da. Taldeak eskean ibiliko dira musikariak lagun eta Foru enparantzan bukatuz, bertan janaurrekoa prestatuko da bildutako guztiarekin.

Eguerdian Babarrun jate herrikoia eginen da Peñaguda Elkartearen egoitzan. Txartelak erosi ahalko dira Berrin, Katxetasen, Ametsan eta Lizarrako Pinupe Gaztetxean.

Arratsaldean Fray Diego eta Carlos VII kaleetan barrena kalejira eginen da Merkatondoa auzoraino. Bertan, Aldabika panpina hartuko da izen bera duen tabernan. Tabernako jabeak prestatutako panpina hartu eta gero taldea San Pedro auzotik jaitsiko da (Logroñoko Bidea eta San Nikolas kaleak) Puy kaleko “La Bota”ren lokalera.

Taldeak eta beste parte hartzaileak, hartutako nortasunetan ezkutatuta, bertan bilduko dira kalejira hasteko: erraldoiak, buruhandiak, dantzariak, joaldunak, txistulariak, gaiteroak, trikitilariak, palokiak, txatxoak, ziripot, Hartza, mozorro bestituak, zaku-zarrak, momotxorroak, moxaurreak, emakundeak…. Zalaparta handiz gerturatuko gara AEKren egoitzara, bertan “zurrakapote”a eta freskagarriak eskainiko dira gerturatutako orori. Atsedenaren ostean, Santiago enparantzara zuzenduko da kalejira bertan geldialdia eginez. Foru plazara iritsi eta gero Aldabikaren erretzeari ekingo zaio eta sua itzali bitartean dantzatuko da suaren inguruan “Aldabika”ren doinuari jarraituz. Handik Puy kaleko “La Bota” elkartera joko da.

Gaua da jada eta La Bota Peñan askaria eskainiko da. Gauak aurrera egingo du lagunarteko herri dantzaldia eginez.

Herri Inauterietan parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.

____________________________________________________

SABADO 6 DE FEBRERO

Sábado de Carnaval Rural

Es día reservado a las manifestaciones propias del Carnaval más arraigado en el acervo cultural navarro. Es la locura de los cencerros, esquilas y cascabeles. Es la noche de las caras tiznadas, las máscaras rituales, las figuras esperpénticas que atizan y causan miedo. Es la noche de vivos colores y danzas alegres. Es la noche en la que se quemará a nuestro Aldabika.

El día comienza con una cuestación por las calles de la ciudad. Los grupos van pidiendo n acompañados por músicos y acaban en la plaza de los Fueros donde se prepara un aperitivo con lo recogido.

Al mediodía se celebra una Alubiada popular en la sede de la Sociedad Peñaguda. Los vales se podrán adquirir en el Berri, Katxetas, Ametsa y el Gaztetxe.

Por la tarde un cortejo sube por la calle Fray Diego y Carlos VII hacia el barrio de Mercatondoa y recoge al muñeco Aldabika preparado por la propietaria del bar del mismo nombre. Tras recogerlo el grupo baja  por el barrio de San Pedro (calles Camino de Logroño y San Nicolas)  hacia los locales de “La Bota” en la calle del Puy.

Los grupos y demás participantes ocultos bajo las diferentes identidades adoptadas, se concentran en el lugar para comenzar el pasacalles: gigantes, cabezudos, dantzariak, joaldunak, txisturaliak, gaiteros, trikitrilariak, palokis, txatxos, ziripot, Hartza, mozorro bestituak, zaku-zarrak, momotxorroak, moxaurreak, emakundeak…… La algarabía comienza y sólo disminuye al acercarse al local de AEK donde, se ofrece “zurrakapote” y refrescos a todo el que se acerca. Tras el descanso, se continua hacia la plaza Santiago donde tiene lugar la siguiente parada. Tras llegar a la plaza de los Fueros, se procede a la quema de Aldabika. Los bailes  alrededor del fuego al son de la melodía “Aldabika”  continuan hasta que el fuego se extingue. Desde allí se irá hasta el local de “La Bota” en la calle del Puy.

Ya es de noche y en la Peña La Bota se ofrece un aperitivo- merienda. La noche continua con una verbena popular y familiar en la que interviene cualquiera que lo desee.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Web construida con WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: