urtarrilak 26, Egunkariaren aldeko kontzentrazioa

kartela Egunkariaren eta euskaraz bizi nahi duen herriaren aurkako erasoaren aurrean, EHEk, deia egin du Euskal Herriko hainbat herri eta hirietan. Zentzu horretan, Lizarran urtarrilaren 26an, asteartearekin, arratsaldeko 19.30ean Baja Nabarran elkarretaratzea egonen da.

Egunkariaren eta euskaraz bizi nahi duen herriaren aurkako erasoaren aurrean, EHEk, deia egin du Euskal Herriko hainbat herri eta hirietan. Zentzu horretan, Gasteiz eta Iruñeko Gobernu Ordezkaritzen aurrean egingo ditu elkarretaratze nagusiak “Euskarari erasorik ez! Euskaraz bizitzeko Egunkaria libre!” lelopean. Halarik ere, hurrengo gidoian zerrendaturik doazkizuen Euskal Herriko beste herri eta auzoetako mobilizazio andanak emango diote oihartzuna aipatu ekimenei.

Ekimen nagusiak:

– Elkarretaratzea, Gasteizko Gobernu Ordezkaritzen aurrean, 19,00etan.
– Elkarretaratzea, Iruñeko Gobernu Zibilaren parean (Merinaldeen plazan) 19,30ean.

Beste ekimenak:

Bestalde, Tafalla, Altsasu, Lizarra, Irunberri, Eibar, Soraluze, Andoain, Durango, Zornotza, Lekeitio, Ondarroa, Markina, Oiartzun, Zarautz eta Billabonan ere elkarretaratzeak eta ekimenak egingo dira, besteren artean.

Tafallan: 19,30ean Udal plazan (Elkarretaratzea).
Altsasun: 19,30ean Udaletxe aurrean (Elkarretaratzea).
Lizarran:19,30ean Baxe Nafarroa kalean (Elkarretaratzea).
Irunberrin: 19,30ean Udaletxe aurrean (Elkarretaratzea).

www.egunkaria.info

Web construida con WordPress.com.

Subir ↑