HITZALDIA: EGUNKARIA LIBRE (Martxelo Otamendi)

egunkaria libreDatorren asteazkenean (urtarrilak 13), arratsaldeko 20:00etan eta Lizarrako Musika Eskolan Martxelo Otamendiren hitzaldia izanen da. Dakizuenez Martxelo Egunkaria-ko zuzendaria zen eta beste hainbat langilerekin batera atxilotu eta torturatua izan zen. Orain gutxi Madrilen epaiketa hasi berri dute eta Lizarrara hitzaldia egitera etortzeko tartea topatu du. Asteazkenean Madriletik Hondarribira etorriko da eta bertatik Lizarrara.

Web construida con WordPress.com.

Subir ↑