Beste urte bat, beste EkoZinemaldi bat. Seigarrena. Hasi ginenean, ez genuen espero horrenbeste iraungo zuenik, baina bistakoa da egoera larriagoa bihurtu dela, beraz, hemendik aurrera, horrelako guneak eta egitasmoak ezinbestekoak izango dira gertatzen dena ezagutzeko. Eta gertatzen dena inoiz baino larriagoa da, krisialdi deritzon honek hemen jarraituko duelako, ereduaren porrota baita. Ez da soilik krisialdi ekonomikoa, baizik eta baliabideena ere bai. Baliabide asko murrizketen eremuan sartu dira: petrolioa, gasa, uranioa, kobrea, burdina, urrea eta abar.. Edonon, baliabide gehiago eta zailenak eskuratzeko proposamen desberdinak ikusten ari gara.. Inoiz ez dute kontuan hartu baliabide hauek ustiatzeak eragin zitzakeen kalteak, hortaz, orain are gutxiago. Gauza bera jendarteari dagokionez, baliabide horiek lapurtzen baitizkiote, edo ustiarazi edo ingurumena hondatu.
EGITARAUA:
OTSAILAK 26 IGANDEA: “Amanece Dignidad“ 19:30ean Pinupe Gaztetxean
OTSAILAK 28 ASTEARTEA: “Sweet Crude“ 19:00etan Liburutegian
MARTXOAK 1 OSTEGUNA: “Guardianes del agua“ 19:00etan La botan
MARTXOAK 4 IGANDEA: “Otro mundo es posible + La MAT“ 19:30ean Pinupe Gaztetxean
